Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Danok Bat bigarren sailkatu da Gipuzkoako Herriartekoan

Zumaiak jantzi du aurten txapela. Mutrikuk gazte mailako puntua eskuratu du eta Zumaiak, aldiz, kadete eta nagusi mailetakoak.

Danok Bateko puntistak, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa jokatu ondoren, sariekin. Argazkia: Danok Bat.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/06/22

Gipuzkoako Herriarteko Zesta-Punta Txapelketa finala 2-1 galdu dute Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko puntistek. Domekan [ekainak 20] Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako finalean Zumaiak lortu zuen aurtengo txapela; mutrikuarrek gogor borrokatu zuten, baina ez zuten aurkaria gainditzeko aukerarik eduki. Espero zen modura, nagusien mailan erabaki zen norgehiagoka.

Kadete mailan zumaiarrak izan ziren nagusi; Watkinsek eta Agirrek 30-18 irabazi zieten Unax Zubizarretari eta Manex Ansolari mutrikuarrei. Gazte mailan, berriz, Mutrikuren alde izan zen puntua; Eñaut Urreistik eta Eneritz Lizardik 30-14 irabazi zieten Egañari eta Uretari. Nagusi mailako partiduan, azkenik, Zumaia gailendu zen; Agirrek eta Urangak 30-20 irabazi zieten Jon Iparragirreri eta Mikel Manzisidorri. “Finalista biak atzelariak dira, eta gabezia hori igarri egin zen emaitzan. Aurrelaria izan bagenu, irabazteko aukerak izan genitzakeen”.

Mutrikuarrek titulua zazpigarrenez bereganatzeko nahia zeukaten, baina ezin izan zuten aurrez ipinitako helburua lortu. “Espero zen modura Zumaiak irabazi du aurten txapelketa. Zenbait jokalari min hartuta ditugu, eta finalera begira ezin izan dugu guk nahi genuen besteko bikote sendorik osatu”. Finala galdu badute ere, puntistek egindako lanarekin “pozik” daudela esan dute Danok Bateko ordezkariek. “Harrobi talde oso ona dugu. Datorren urtean ere txapela borrokatzeko lehian egotea espero dugu”.

Asteburura begira, beste bost final jokatuko dituzte Danok Bateko puntistek. Gipuzkoako banakako txapelketaren finalean, esaterako, kadete, gazte eta nagusi mailetan ordezkaritza izango dute. Norgehiagoka zapatuan [ekainak 26] 17:00etan hasita jokatuko dute Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Kadete mailan, Unax Zubizarretak Hondarribiako Rodrigoren aurka neurtu beharko ditu indarrak. Gazte mailan, Zumaiako Gonzaloren aurka jokatuko du Eñaut Urreistik. Nagusi mailan, azkenik, Zumaiako Cosme Agirre izango du aurkari Mikel Manzisidorrek. Euskal Ligako txapelketaren finalerako, berriz, beste bi bikote sailkatu dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.