Azken orduetan Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehiago
Atzo [ekainak 22] COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu zituzten Ondarroan. Ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira.
Atzo [ekainak 22] Ondarroan erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako bi kasu gehiago. Ondorioz, Ondarroako intzidentzia tasa 24 puntu igo da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta intzidentzia tasak ere bere horretan mantendu dira.
Lurraldeetan joera aldaketa atzeman da. Arabak 111,75eko tasa dauka (0,61 puntu igo da), Bizkaiak 120,10ekoa (6 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 82,45ekoa (puntu 1 igo da).
Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zortzi dira: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 14tik 20ra] 5 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Mutrikun, 2 Markina-Xemeinen eta 1 Ondarroan. Datu hori inoizkorik daturik onena da; pandemia hasi zenetik ez dute hain kasu gutxi erregistratu astebetean.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 13,84
- Markina-Xemein: 79,60
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27
- Ondarroa: 105,05 (24 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: