'Bibitxa 2.0' antzezlanaren lau emanaldi eskainiko dituzte uztailaren 1etik 11ra bitartera, Ondarroako Beikozinin. Sarrerak barikuan [ekainak 25] ipiniko dituzte salgai.
Sanpedroak ospatuko dituzte Berriatuan, Munitibarren, Lekeition eta Markina-Xemeingo Barinaga auzoan. Formatu murriztuagaz eta indarrean dauden osasun-murrizketen arabera mugatuta egongo dira ekimenak.
Azken jardunaldira arte mailari eusteko borrokatu dira Aurrerako jokalariak. Amaitu berri duten denboraldiaren errepasoa egin du Ander Laka kapitain ondarrutarrak.
Oraingoan kukañaren goiko aldea margotu dute bakarrik. Egunotan balizak ipiniko dituzte bainurako eremuan eta inguruan ere ezingo da aparkatu.
Miaketak egin ditu Ertzaintzak gaur [ekainak 23 ] goizean Lekeitioko bi etxebizitzatan. Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, Eako banku-erakunde bateko kutxazain bat erretzen parte hartu izana egozten zaie atxilotuei. Manifestazioa egin dute Lekeition atxiloketak salatzeko –argazkian–.
Lekitto Bedarrak antolatuta, ikastaroa uztailaren 3an izango da. Ekainaren 30a da izena emateko azken eguna.
Mobilizazioari bultzada eman eta girotzeko kalejira koloretsua egingo dute zapatuan [ekaineak 26]. Kamiñazpi eta Itsasaurre plaza batuko ditu ekimenak.
Atzo [ekainak 22] COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu zituzten Ondarroan. Ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira.
Bi autok elkar jo dute Milloin, Lekeitioko noranzkoan.
Uztailaren 2tik 4ra, egun bakoitzean ikuskizun bana eskainiko dute frontoian. Astelehenetik barikura udaletxean edo asteburu honetan plazan eskuratu ahalko dira sarrerak.