Azken orduetan kasu bat erregistratu dute Lea-Artibain
Atzo [ekainak 28] erregistratu zuten kasu bakar hori Etxebarrian erregistratu zuten. Ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa 0 izatetik 134,23 izatera pasatu da. Lurraldeetan, Arabako eta Bizkaiko tasak jaisten jarraitzen dute, eta Gipuzkoakoa gorantza doa.
Atzo [ekainak 28] Etxebarrian erregistratu zuten COVID-19arekin kutsatutako kasu bat. Ondorioz, Etxebarriko tasa 134,23koa izatera pasatu da (atzo 0 tasa zeukan). Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Hala, gaur gaurkoz intzidentziarik gabeko bederatzi udalerri daude HITZAren eremuan: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 21tik 27ra] 4 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibain: 3 kasu Ondarroan erregistratu zituzten eta 1 Markina-Xemeinen. Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu joan den aste osoan.
Lurraldeak. Arabak 95,09ko tasa dauka (12 puntu jaitsi da), Bizkaiak 111,48koa (0,35 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 93,14koa (5 puntu igo da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23 (atzo 0 tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 0
- Markina-Xemein: 59,70
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 46,69
- Ziortza-Bolibar: 0