Hiru lurraldeetako intzidentzia tasak igo egin dira
Atzo [ekainak 29] Lea-Artibai eta Mutrikun ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 20 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoako tasa da gehien igo dena.
Atzo [ekainak 29] ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasu bat bera ere erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Markina-Xemeingo tasa 20 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Dena dela, joera aldaketa lurraldeetan nabaritu da. Izan ere, azken egunetan lurraldeetako tasek beheranzko joera eduki badute ere, gaur [ekainak 30] hiru lurraldeetako tasak igo egin dira.
Arabak 96,91ko tasa dauka (puntu 1 igo da), Bizkaiak 116,10koa (5 puntu igo da) eta Gipuzkoak 106,60koa (13 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 21tik 27ra] 4 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibain: 3 kasu Ondarroan erregistratu zituzten eta 1 Markina-Xemeinen. Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu joan den aste osoan.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 0
- Markina-Xemein: 39,80 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 46,69
- Ziortza-Bolibar: 0