Lekeitioko Ikusgarri pandemia aurretik zeukan ordutegiagaz hasiko da
Zapatutik aurrera [uztailak 3] gazteentzako saioak 17:00etan eskaniko dituzte, eta nagusientzako saioak 19:30ean zapatu-domeketan eta 20:30ean astelehenetan.
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak jakinarazi duenez, zapatutik [uztailak 3] aurrera Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoa pandemia hasi aurretik zuen ordutegian hasiko da proiekzioak eskaintzen.
«COVID-19aren aurkako neurriak direla eta, azken hilabeteetan gure emanaldien ordutegia aurreratu egin behar izan genuen, zinema aretoa 21:00etarako itxita egon behar zelako. Baina orain, neurri horiek indargabetu egin direnez, ohiko ordutegira itzuliko gara».
Ordutegi aldaketa dela eta, herritarrei adi ibiltzeko eskatu diete. Izan ere, zapatuan [uztailak 3] hasita, gazteentzako saioak 17:00etan eskaniko dituzte, eta nagusientzako saioak 19:30ean zapatu-domeketan eta 20:30ean astelehenetan.
Gazteentzako saio gehiago. Gazteetzako saioak zapatu-domeketean izaten badira ere, uda sasoian astelehenetan ere beste saio bat eskainiko dute. Eta astelehenetako saioekin datorren astean hasiko dira, hau da, uztailaren 5ean izango da lehenengo saioa.
Aste honetako programazioa. Zapatuan, domekan eta astelehenean [uztailak 3-4-5] Operacion Camaron filma proiektatuko dute nagusientzako saioan; zapatuko eta domekako [uztailak 3-4] saioak 19:30ean hasiko dira, eta astelehenekoa [uztailak 5] 20:30ean. Gazteentzako, ostera, Spirit: Indomable proiektatuko dute, zapatuan, domekan eta astelehenean [uztailak 3-4-5], 17:00etan.