Liher Aretxabaleta lekeitiarra Zaballako espetxera lekualdatuko dute
Aretxabaleta 40 urteko zigorra betetzen ari da. 2046ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak beste zazpi preso lekualdatzeko agindua eman du, tartean, Liher Aretxabaleta Rodriguez lekeitiarrarena. Burgosko espetxetik Zaballako espetxera (Araba) lekualdatuko dute.
Aretxabaleta 2017ko uztailaren 18an espetxeratu zuten, eta 40 urteko zigorra betetzen ari da. Hilketa saiakera, hondamendi terrorista eta lehergaiak edukitzea leporatu zioten. Jakitera eman dutenez, 2046ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Aretxabaletagaz gainera, Andoni Murga Zenarruzabeitia, Jon Zubiaurre Agirre, Jesus Maria Etxebarria Garaikoetxea, Daniel Pastor Alonso, Ignacio Javier Bilbao Goikoetxea eta Oscar Barreras Diaz ere kartzelaz aldatuko dituzte.