Abuztuaren 1ean egingo dituzte hondartzetako elkarretaratzeak
Elkarretaratze gehienak 12:00etan egingo dituzte. Ondarroan Alamedan batuko dira, Lekeition Abadeen moilan eta Mutrikun Danborrean.
Etxeratek antolatuta, hondartzetako elkarretaratzeak abuztuaren 1ean egingo direla jakinarazi dute. Elkarretaratze gehienak 12:00etan hasiko badira ere, herri bakoitzean leku baten batuko dira.
Ondarroan, esaterako, 12:00etan Alamedan batuko dira, eta handik Arrigorri hondartzarantz abiatuko dira. Lekeition, ostera, 12:00etan Abadeen moilan jarri dute hitzordua, eta Mutrikun ordu berean Danborrean batzera deitu dute. Elkarretaratzeak Salbuespen politikari STOP lelopean egingo dira.
ELKARRETARATZE GUZTIAK:
- Araba: Landako urtegian. 12:00etan Etxe Zuri tabernan batuko dira.
- Bizkaia:
- Lekeitio: 12:00etan Abadeen moilan.
- Ondarroa: 12:00etan Alamedatik irtenda.
- Muskiz-Zierbena: 12:00etan Zona Zentralean batuko dira.
- Laga: 12:00etan.
- Laida: 12:00etan kanpinaren aurrean batuko dira.
- Bakio: 12:30ean Bentako plazan batuko dira.
- Ea: 13:00etan frontoian batuko dira.
- Mundaka: 13:00etan Laidatxun.
- Gipuzkoa:
- Mutriku: 12:00etan Danborrean.
- Deba: 12:00etan Ondargainen.
- Donostia: 12:00etan Nautikoan.
- Hondarribia: 12:00etan hondartzako aparkalekuan batuko dira.
- Orio: 12:00etan autopista azpian batuko dira.
- Zarautz: 12:00etan Musika Plazan batuko dira.
- Lapurdi:
- Hendaia: 12:00etan Kasino Zaharrean.
- Donibane-Lohitzune: 12:00etan itsasargian.