Azken orduetan bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [uztailak 6] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 2 Lekeition, 2 Mutrikun eta 1 Ondarroan. Mutrikuko eta Lekeitioko intzidentzia tasak igo egin badira ere, Ondarroakoa jaitsi egin da. Mutriku gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Lurraldeetako intzidentzia tasek azken egunetan daukaten joerari jarraituz, Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia tasa ere gorantz doa. Hala, atzo [uztailak 6] COVID-19arekin kutsatutako 5 kasu erregistratu zituzten: 2 Leketion, 2 Mutrikun eta 1 Ondarroan. Leketioko eta Mutrikuko intzidentzia tasak igo egin dira; Mutriku gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da.
Lurraldeak. Arabak 142,03ko tasa dauka (10 puntu igo da), Bizkaiak 174,41ekoa (16 puntu igo da) eta Gipuzkoak 261,22koa (26 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 28tik uztailaren 4ra] 10 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 6 gehiago: 6 Lekeition, 2 Etxebarrian, 1 Mutrikun eta 1 Ziortza-Bolibarren. Aipagarria da joan den aste osoan erregistratutako kasuen (10) erdiak baino gehiago barikutik domekara erregistratu dituztela (8).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 110,70 (27 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27 (38 puntu igo da)
- Ondarroa: 23,35 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79