Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ikuskizuna hastear dago Lekeition

31. Kaleka Nazioarteko Kale Arteen jaialdiagaz gozatzeko aukera egongo da asteburuan Lekeition. Guztira, hamabi ikuskizun egongo dira barikutik [uztailak 9] domekara [uztailak 11] bitartean. Sua, dantza, akrobazioak eta umorea ez dira faltako.

31. Kalekan ikusi ahalko den Fuoco Risorto ikuskizuna. Argazkia: Kaleka
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/07/07

Egun gutxi falta dira Lekeitio berriro ere nazioarteko ikuskizun handien topaleku bihurtzeko. Eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako dantza, zirku, clown, keinu-antzerki, esperimentazio espazio, piroteknia edota su ikuskizunak eskainiko dituzte, beste batzuen artean, Txile, Katalunia, Gaztela eta Leon, Valentzia, Madril eta Euskal Herritik Lekeitiora hurreratuko diren konpainiek. Guztira, hamabi aukera ezberdin dakartza aurten Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak, sormenaz eta arteaz gozatzeko.

Barikuan [uztailak 9] hasiko da 31. Kaleka Madrilgo Maximo Optimo konpainiaren Minimo Pesimo zirku ikuskizunagaz. Abaroa jauregiko lorategian barregarria eta, era berean, hunkigarria den emanaldia eskainiko dute 18:30ean. Egun berean, 19:30ean, Eskolan, Ulterior el viaje denboran zeharreko abenturagaz gozatzeko aukera egongo da. Pertsonaiek harrituta utziko dituzte ikusleak, bola erraldoi baten gainean ibiliz eta aireko akrobaziak eginez. Eskolan egongo da ikusgai baita ere, David Moreno CIa eta Cristina Calleja Herrialde Katalanetako konpainiaren Flotados, 22:00etan. Airean, 8 metrotara altxatuta dagoen isats pianoa izango da euren mundu bitxiko atea.

Mireia Miracle konpainiaren Rojo klown ikuskizunagaz hasiko da zapatuko [uztailak 10] egitaraua. Dantza eta umorea uztartuko ditu ikuskizunean Madrilgo artistak. 12:00etan izango da hitzordua Plaza Baltzean.

[31. KALEKAREN EGITARAUA]

Goizeko ikuskizun horrez gain, beste lau egongo dira aukeran arratsaldean. 18:00etan hasiko da Abaroa jauregiko lorategian Gaztela eta Leongo Producciones Sansegundoren La Maquina. 15 minutuko zortzi saio eskainiko dituzte. Nazioarte mailan hainbat sari jaso dituen Hector Sansegundo umorista eta magoak 1.815 urteko makina zaharrera sartzera gonbidatuko du ikuslea, esperientzia harrigarri bat bizitzeko. Plaza Baltzean 19:30ean hasiko da Fili Busters Mortelo & Manzariren abentura berri eta arriskutsua; 21:00etan, berriz, Eskolako patioa hartuko dute dantza koreografia, hanka palo eta suaren gerlariek Fuoco Risorto su ikuskizuna eskaintzeko, eta Eskolan bertan emango dio egunari amaiera, 23:00etan, Valentziako Nuc konpainiaren elkartasunari, ingurumenari eta adiskidetasunari buruzko Aigua ikuskizunak. Hamar metroko altueran zango, aereo dantza eta akrobaziak eskainiko dituzte.

 

31. Kalekan ikusi ahalko den The Herrock ikuskizuna. Argazkia: Kaleka

Kaleka jaialdiaren azken egunean [uztailak 11]  Haatik dantza konpainiaren Lau Eme ikuskizuna egongo da Abaroa jauregiko lorategian, 13:00etan. Konpainiak emakumeei ematen die ikusgarritasuna eta urteetan zehar haien ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka agertuko du zuzeneko ahots, mugimendu eta estetika sendo batez lagunduta. 17:00etan, berriz, zirku tailer irekia eskainiko du Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolak Plaza Baltzean. Ondoren, 19:30ean, inprobisazio, teknika eta umore ona nahasten dituen The Herock lana eskainiko du Txileko Mr Copini konpainiak Abaroa Jauregiko lorategian. Ikaragarrizko trebeziez beteriko 45 minututan, rock erritmoan, ikuslea parte hartzaile sentiaraziko du. Azkenik, 22:00etan, Olea lanaren txanda izango da; iragana eta oraina uztartzen dituen pieza hipnotikoa, sakona eta konprometitua. Eskolan taularatuko du bere lana Valentziako Visitans konpainiak.

Sarrerak. Ikuskizun guzti horiek antolatzerakoan segurtasun protokolo guztiak beteko direla jakitera eman dute antolatzaileek, “ikusle, parte hartzaile eta artista guztien osasun ona bermatzeko”. Horretarako, ikuskizun guztiak hiru gunetan banatuta egongo dira, Abaroa jauregiko lorategia, Plaza Baltza eta Eskolako patioa bihurtuko dira agertoki. Sarrera dohainik izango da, baina gune horietako edukiera mugatua denez, sarrerak ikuskizuna hasi baino bi ordu aurretik jarriko dituzte eskura emanaldia egingo den gunean bertan. Pertsona bakoitzeko gehienez 4 sarrera hartu ahalko direla zehaztu dute.

[31. KALEKAREN EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.