Gizon bat erreskatatu dute Mendexako haitzetan
Gauerdian jaso dute abisua Larrialdi Zerbitzuek. Egonkor eraman dute Galdakao-Usansoloko ospitalera. Ertzainek, osasun langileek eta suhiltzaileek parte hartu dute pare bat ordu iraun duen erreskatean.
Mendexako haitzetako erreskatea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak Mendexako haitzetan zaurituta zegoen gizon bat erreskatatu dute gaur [uztailak 8] goizaldean larrialdi zerbitzuek. 36 urteko urretxuarra atzo [uztailak 7] 20:30ak aldera zauritu zen, eta gauerdian larrialdi zerbitzuei abisua emateko gai izan zen. Ertzainek, osasun langileek eta suhiltzaileek parte hartu dute pare bat ordu iraun duen erreskatean.
Larrialdi zerbitzuetakoek jakitera eman dutenez, gizonezkoak pelbisean eta ezker besoan zauriak eta min handia eduki arren, egonkor eraman dute Galdakao-Usansoloko ospitalera.