Azken orduetan hiru kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [uztailak 8] kasu bana erregistratu zuten Etxebarrian, Lekeition eta Mutrikun. Ondorioz, hiru herrietako tasak igo egin dira. Gainontzeko herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Hiru lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
COVID-19arekin kutsatutako hiru kasu positiboak Etxebarrian, Lekeition eta Mutrikun erregistratu zituzten, bana herri bakoitzean. Ondorioz, intzidentzia tasa igo egin da herri hiru horietan: Etxebarrian 134 puntu igo da, Lekeition 14 puntu eta Mutrikun 18 puntu.
Gainontzeko herrietan ez zuten positibo bakar bat ere erregistratu atzo eta, ondorioz, intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira. Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak ondokoak dira: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Markina-Xemein, Mendexa eta Munitibar.
Lurraldeak. Arabak 173,53ko tasa dauka (18 puntu igo da), Bizkaiak 210,87koa (19 puntu igo da) eta Gipuzkoak 314,52koa (24 puntu igo da).
Joan den aste osoan [uztailaren 2tik 8ra] 30 kasu zenbatu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 16 Mutrikun, 9 Lekeition, bina Etxebarrian eta Ondarroan eta 1 Ziortza-Bolibarren.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 402,68 (134 puntu igo da).
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 124,53 (14 puntu igo da).
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 319,91 (18 puntu igo da)
- Ondarroa: 35,02
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: