Lekeitioko II. Uribarren Abaroa Bandera, Tolosaldearentzat
Tolosaldeak eta Deustok irabazi dituzte ETE Ligaren asteburuko estropadak. Donostiako estropadan bere txanda irabazita, laugarren sailkatu da Ondarroa.
ETE Ligaren taldeek Lekeition eta Donostian lehiatu dituzte estropadak asteburuan. II. Uribarren Abaroa Bandera Tolosaldeak irabazi zuen atzo [uztailak 11], zapatuan, berriz, Deusto izan zen azkarrena Bandera promociĆ³n Donostiarra-Castilla la Manchan.
Lekeitioko estropadan bosgarren sailkatu zen Isuntza, eta Ondarroak zazpigarren amaitu zuen. 11 minutu, zortzi segundo eta 45 ehunen egin zituen Tolosaldea irabazleak. Harengandik 23 segundo eta 59 ehunenera sailkatu zen etxeko taldea. Zazpi segundo eta 83 ehuneneko aldea egon zen Isuntzaren eta Ondarroaren artean. San Juan geratu zen bien artean.
Tolosaldeak ia lau segundo aldea atera zion Deusto bigarrenari. Alde estuagoa egon zen Zumaia hirugarrenaren eta Hibaika laugarrenaren artean. 11 minutu, 20 segundo eta bederatzi ehunenetan amaiatu zuten zumaiarrek estropada, eta segundo bat eta 44 ehunen atera zizkien Hibaikakoei.
Ondarroa bere txandako onena Donostian. Bestalde, zapatuko estropadan, Deustok hamar minutu, 57 segundo eta 80 ehuneneko denboragaz lortu zuen garaipena, eta hiru segundo eta 25 ehunenera sailkatu zen Tolosaldea.
Bigarren txandako azkarrena izan zen Ondarroa: 11.16,31. Txanda horretan bigarrena izan zen San Juan (11.20,79) eta hirugarrena Isuntza (11.34,73).