Mutriku gune gorrian sartu da
Barikutik domekara [uztailaren 9tik 11ra] bitartean 23 kasu erregistratu dituzte, duela bi aste baino 15 kasu gehiago. Kasu gehienak Mutrikun erregistratu dituzte, eta horregatik herri horretako intzidentzia tasa nabarmen igo da. Gainerako kasuak Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Berriatuan erregistratu dituzte.
Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du. Hala, barikutik domekara [uztailaren 9tik 11ra] 23 kasu erregistratu dituzte, gehienak Mutrikun: 18 kasu erregistratu dituzte Mutrikun, 3 Markina-Xemeinen eta bana Berriatuan eta Ondarroan. Ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa nabarmen igo da, eta herria gune gorrian sartu da. Berriatuko eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak ere igo egin dira.
Alderaketa egiteko, duela bi asteko asteburuan 8 kasu erregistratu zituzten, azken asteburuan erregistratutako kasuen erdiak baino gutxiago.
Lurraldeak. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasek ere gora egiten jarraitzen dute, eta Gipuzkoa gune gorrian sartu da. Arabak 235eko tasa dauka (62 puntu igo da), Bizkaiak 267,87koa (57 puntu igo da) eta Gipuzkoak 400,16koa (86 puntu igo da).
Joan den aste osoan [uztailaren 5etik 11ra] 45 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 15 kasu gehiago: 34 Mutrikun erregistratu zituzten, 3 Ondarroan, 3 Markina-Xemeinen, 3 Lekeition, 1 Berriatuan eta 1 Etxebarrian.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Etxebarria: 402,68
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 124,53
- Markina-Xemein: 59,70 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 658,64 (339 puntu igo da)
- Ondarroa: 35,02
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: