Uztaileko Merkatu Txikia egingo dute zapatuan Mutrikun
Beheko Plazan, herriko sei ekoizleren eta artisau baten produktuak erosi ahalko dira 09:00etatik 13:00etara.
Zapatuan [uztailak 17] herriko ekoizleei zuzenean produktuak erosteko aukera egongo da Beheko Plazan 09:00etatik 13:00etara egingo den Merkatu Txikian. Herriko sei ekoizleren produktuak egongo dira salgai: Goienetxe baserriko artzain gazta, Zortzikoren eztia, Ibiri eta Ekoalboraz baserrietako barazkiak, Iratxe loradendako landareak eta Ondareren marmelada. Horiekin batera, Amaia Aberasturi artisauak ere ipiniko du erakusmahaia. Udal ordezkariek gogorarazi dutenez, ohiko segurtasun neurriak bermatura egongo dira azokan.