Goizean soka dantzak hartu ditu Markina-Xemeingo kaleak. Arratsaldean, berriz, Antonio Ibarluzea 'Lauzirika' Herri Bolatokixe inauguratu dute. Bertan jokatu da gaur 4. Karmen Eguneko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa.
Atzo [uztailak 15] COVID-19arekin kutsatutako 17 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 8 kasu Mutrikun erregistratu zituzten, 3 Ondarroan, 2 Markina-Xemeinen, 2 Etxebarrian, 1 Lekeition eta 1 Amoroton. Sei herri horietako tasak igo egin dira, baita lurraldeetakoak ere.
Mankomunitateko animalien ongizate zerbitzuak 32 katu eta 100 txakur artatu zituzten Eibarko Elgeta bideko 2ko instalazioetan. Beste 80 txakur ere jaso zituzten, baina jabeei bueltatu zitzaien instalazioetatik igaro gabe.
Beheko Plazan, herriko sei ekoizleren eta artisau baten produktuak erosi ahalko dira 09:00etatik 13:00etara.