Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Antxoaren iraunkortasuna "bermatuta" dagoela dio AZTIk

2021eko azterlanean ondorioztatu dute antxoaren stocka 170.000 tona ingurukoa dela. Espeziearen iraunkortasuna bermatzeko gutxieneko balioa 21.000 tonakoa denez, iraunkortasuna "bermatuta" dagoela ondorioztatu dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/07/21

Bizkaiko Golkoan kalkulatutako antxoaren behin-behineko biomasa 170.000 tona ingurukoa da aurten. Hala ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzak AZTI zentro teknologikoaren bidez bultzatutako Bioman kanpaina zientifikoan. Azpimarratu dutenez, espeziaren iraunkortasuna bermatzeko gutxieneko balioa 21.000 tonakoa da, eta  kopuru hori nabarmen gainditzen denez, espeziearen iraunkortasuna “bermatuta” dagoela ondorioztatu dute.

Biomasari buruzko datu positiboez gain, ikerketagaz ondorioztatu dute aleen %70ak urtebete duela. “Horrek esan nahi du datorren urteko kosterak ere emaitza positiboak izango dituela”.

AZTIko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleen kofradien federazioko presidenteak, gaur, datuak aurkezteko egindako agerraldian. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuak kanpainaren emaitzei buruzko balorazio positiboa egin du. Azpimarratu duenez, datuek “argi eta garbi” erakusten dute antxoaren egoera “ona” dela. “Antxoa dugu arrantzarako funtsezko baliabidea Euskadin. Bioman kanpaina funtsezko tresna da gure itsasoen eta hauek ematen dizkiguten baliabideen egoera ezagutzeko, eta ingurumena zaintzeko, euskal arrantza-sektorearen iraunkortasunerako”.

Euskal arrantzontziek 8.600 tona antxoa lehorreratu dituzte aurtengo kosteran

Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiaren iritziz, gaur aurkeztuko emaitzek “azken urteetako joera positiboa” erakusten dute. Urtebeteko ale asko daudela ere nabarmendu du. “Honekin, datorren urterako kostera ona izango dela iragarri daiteke, baikortasunerako gonbitea egiten duen beste datu bat da. Gainera, Bioman kanpaina bezalako ikerketak oso tresna baliagarriak izaten ari direla baieztatzen du, ekosistemen bilakaera kontrolatzeko eta euskal ekonomiarentzat antxoaren arrantza bezain garrantzitsua den sektore baten jarduera bermatzeko”.

Aurtengo antxoaren kosterari dagokionez, euskal ontziek 8.600 tona lehorreratu dituztela eta kiloa lonjan, bataz beste, 1,41 euro ordaindu dela esan dute; iaz baino 3 zentimo garestiago ordaindu da.

Antxoaren biomasaren behin betiko balioespena lortzeko, batera aztertuko dituzte honako kanpainetako emaitzak: Bioman 2021 (helduak-MPDH), Pelgas 2021 (helduak-akustikoa), Juvena 2021 (gazte-akustikoa) eta flotaren harrapaketak. Azaroan egingo dute behin betiko azterketa, CIEM WGHANSAko antxoa, sardina eta txitxarroaren lantaldean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.