Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Markina-Xemeingo Udalak hainbat inbertsio egingo ditu ingurumen, segurtasun eta azpiegitura alorretan

Ia 400.000 euroko kreditu aldaketak onartu dituzte inbertsioetarako. Horien artean Abesua kaleko lanak edo Larruskaingo baso lurren erosketa daude. Berdintasunerako Lurralde Sareari atxikitzea ere onartu dute azken osoko bilkuran.

Markina-Xemeingo Udalak uztailaren 14an egindako osoko bilkura. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/07/21

Ingurumen, segurtasun, azpiegitura eta efizientzia energetikoaren alorrei lotutako lanak gauzatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak. Horretarako, kreditu aldaketa batzuk onartu zituzten joan den astean egin zuten azken osoko bilkuran, ia 400.000 eurokoak.

Diruzaintza gerakinetik ordainduko den inbertsio esanguratsuenetako bat Abesua kaleko lanak izango dira. Zebra bidea aldatu, oinezkoentzako babes hesiak jarri, lurreko inpresioak aldatu eta seinale berriak jarriko dituzte Abesua kalean, eta lan horiek guztiek 33.640 euroko kostua izango dute. Horrez gain, aurretik, Gaztelekutik behera doazen uren kanalizazio lanak egin beharko dituzte (5.505 euro). Hala ere, inbertsioen ataleko diru sail nagusiena Udalkutxaren 2020ko likidazio negatiboa osorik itzultzea izango da, 176.201,18 euro dira guztira.

Horiez gain, udal azpiegiturak hobetzeko lanak ere eramango dituzte aurrera: Atxondo kiroldegian suteen aurkako babes eta larrialdi irteerak eguneratuko dituzte eta hobekuntza horrek 22.574,76 euroko kostua izango du; Herri Bibliotekan gasoliozko galdara kendu eta elektrikoa ipiniko dute, 24.013 euro balioko ditu aldaketak, eta Izarbidean elkartearen lokaleko leihoak ere aldatuko ditu udalak, eta leiho horiek berritzeko 4.618,39 euroko aurrekontua aurreikusi dute. Umeen jolas gunea eraberritzeko dagoen diru saila ere handitzea erabaki dute 12.722 euro gehituz.

Horrez gain, Xemeingo parrokiako organoa konpontzeko 6.000 euroko diru laguntza emango dute, eta kreditu aldaketa horien baitan gaineratu dute baita ere 2020ko diru sarreren jaitsiera konpentsatzeko herriko kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresari ordaindutako 39.157 euroak. “Zenbateko horren barruan sartzen da erabiltzaileei itzuli zaien dirua”, zehaztu dute.

Bestalde, baso lurra erosiko du udalak Larruskainen, eta horretarako 16.372 euroko diru saila gorde dute. Kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Sailaren esku utzi dutela azaldu dute. Ingurumenagaz lotuta baita ere, Zelaiko hainbat zuhaitzen mozketa, inausketa eta berrien landaketa ere ordainduko da kreditu aldaketa horiei esker. Lan horien kostua 8.748 eurokoa da.

Udalean praktikaldian egon diren langile bien kontratazioa eta kontratuen luzapena ere ordainduko dira onartutako kresditu aldaketa horien bidez, 47.448 eurokoa izango da zenbatekoa. 

Kreditu aldaketez gain, Berdintasunerako Lurralde Sareari atxikitzea ere onartu zuen udalak osoko bilkuran. “Sare horrek emakumeen eta gizonen berdintasun-politikak sendotu nahi ditu maila desberdinetan, baita udal mailan ere”, azaldu dute. Markina-Xemeingo Udaleko bi arduradun politiko eta bi udal langile arduratuko dira sareak ezartzen dituen eginkizunak behar bezala betetzen direla bermatzeaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.