Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Txakartegik Berriatua-Hiru Erregeen Mahaia-Berriatua abentura solidarioa gauzatuko du

Abenturazale berriatuarra barikuan [uztailak 23] abiatuko da Hiru Erregeen Mahaiarantz. Gailurra egin eta gero, domekan [uztailak 25] berriro Berriatuara ailegatuko da. Beste behin ere, Aspanovasen aldeko beste ekintza bat egingo du.

Asier Alkorta
Berriatua
2021/07/21

Iazko uztailean #Agertxopirata proiektu solidario arrakastatsua egin eta Aspanovasen alde 12.000 euro batu ostean, Ander Txakartegi abenturazale berriatuarrak berriro ere txirrunduari heldu eta abentura solidario berri bati ekingo dio barikuan [uztailak 23]. Berriatua-Hiru Erregeen Mahaia-Berriatua izango da ibilbidea; 550 kilometro eta 8.000 metroko desnibel positiboa. Eta barikutik domekara [uztailak 25] bitartean gauzatuko du, bidelagunak alboan dituela. Iaz egin modura, Helmugak proiektuaren sortzaile eta sustatzaileak Aspanovasen alde egingo du abentura hau ere.

Barikuan 17:00etan aterako da abenturazale berriatuarra Berriatuko plazatik. “Ez irteeran ez helmugan ez dugu inolako jairik antolatuko”. Berriatutik Linzako (Huesca, Espainia) babeslekuraino joango da Txakartegi bizikletan; 06:00ak alderako iristea aurreikusten dute. Eta beragaz batera joango dira Aitor Antxustegi berriatuarra, Mikel Mote, Oier Aldabaldetreku eta Lander Andonegi mutrikuarrak eta IƱigo Bustindui ondarrutarra. “Linzara heltzen garenean, arropak aldatu, bizikletak albo batean utzi eta 07:00ak aldera mendian gora hasiko gara. Eta mendia igotzeko beste hamar bat berriatuar gehituko zaizkigu”. Txakartegik dioenez, zazpi ordu inguru egingo dituzte mendia igo eta jaisten. “Hori lasai-lasai joanda”.

[EGIN EKARPENA Aspanovasen alde]

Mendia igo eta jaitsi ostean, zapatuko [uztailak 24] 14:00ak aldera, 15:00ak edo 16:00ak aldera berriro bizikletak hartu eta Berriaturantz itzuliko dira. Hori bai, itzuleran, han edo hemen lo egiten geratuko dira, baina lo kalean egingo dute. “Non lo egingo dugun ez dakigu, baina geratzen garen lekuan geratuta ere, kalean lo egingo dugu. Ekintza hau abentura bat da, biziraupeneko abentura bat”. Eta zer edo zer atseden hartu eta gero, itzulerako bideari berrekingo diote.

Aurreikuspenen arabera, domekan [uztailak 25] 13:00ak edo 13:30ak inguruan ailegatuko dira Berriatuko plazara. “Nahi duenak helmugara agertzea, baina ez da inolako ospakizunik egingo. Ez dago ezer antolatuta”.

Berriatuarra abenturazalea bada ere eta errepideko kilometro luzeek edota mendiak ikaratzen ez badute ere, Hiru Erregeen Mahaia jaisteak beldur apur bat ematen diola aitortu du. “Mokorra ez daukat ondo-ondo, eta eskubiko belaunean min hartzen dut. Jaitsierari errespetua diot”. Dena dela, erronkarako prest dago berriatuarra eta hori argi dio. Bide batez, gogorarazi du Eupadak by Helmugak proiektuak aurten abiarazitako Aspanovasen aldeko diru bilketak zabalik jarraitzen duela, eta herritarrak ekarpena egitera animatu ditu.

Beraz, Txakartegiri esker, beste behin ere Aspanovasen ikurrak eta elkartea ordezkatzen duen kolore berdeak Euskal Herria zeharkatu eta Hiru Erregeen Mahaiaren gailurra konkistatuko du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.