Azken orduetan 95 positibo erregistratu dituzte, gehienak Markina-Xemeinen
Atzo [uztailak 21] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Markina-Xemein (51), Ondarroa (20), Mutriku (5), Etxebarria (5), Lekeitio (4), Berriatua (3), Munitibar (3), Aulesti (2) eta Ziortza-Bolibar (2). Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 1.000 puntu baino gehiago igo da.
Atzo [uztailak 21] Markina-Xemeingo Udalak esan zuen 50 positibo erregistratu zituztela atzoko egunean egindako probetan. Baina Osakidetzak gaur [uztailak 22] argitaratu duen txostenak dio 51 positibo izan zirela Markina-Xemeinen erregistratutakoak. Eta horri beste herrietan erregistratutakoak gehitu behar zaizkio. Hala, atzo [uztailak 21] 95 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 51 Markina-Xemeinen, 20 Ondarroan, 5 Etxebarrian, 5 Mutrikun, 4 Lekeition, 3 Berriatuan, 3 Munitibarren, 2 Aulestin eta 2 Ziortza-Bolibarren.
Azpimarratzekoa da Markina-Xemeinen erregistratutako positibo kopuru handia dela eta, herriko intzidentzia tasa metatua 1.000 puntu baino gehiago igo dela; gaur [uztailak 22] 1.751,24ko tasa dauka Markina-Xemeinek. Gainera, Markina-Xemeingo Udalak esan du gaur [uztailak 22] egindako probetan beste 57 positibo erregistratu dituztela.
Gaur gaurkoz, HITZAren eremuan 0 tasa daukan herri bakarra dago: Gizaburuaga. Atzo [uztailak 21] Munitibarrek ere 0 tasa zeukan, baina 3 kasu erregistratu eta gero, 655,02ko tasa dauka gaur [uztailak 22].
Lurraldeak. Arabak 533,90eko tasa dauka (43puntu igo da), Bizkaiak 648,80koa (68 puntu igo da) eta Gipuzkoak 736,75ekoa (31 puntu igo da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 722,89
- Aulesti: 1.796,41 (299 puntu igo da)
- Berriatua: 318,22 (239 puntu igo da)
- Etxebarria: 2.147,65 (671 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 553,48 (55 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 1.751,24 (1.015 puntu igo da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 655,02 (atzo 0 tasa zeukan)
- Mutriku: 1.1.298,46 (132 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 770,40 (222 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 1.138,95 (455 puntu igo da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: