Manifestazioa egingo dute Lekeition, Pototoren etxeratzea eskatzeko
25 urte betetzen dira lekeitiarra atxilotu zutenetik. Elkartasun Eguna ere antolatu dute uztailaren 31rako.
Barikuan [uztailak 23] 25 urte beteko dira Julen Atxurra Egurrola Pototo lekeitiarra atxilotu zutenetik, hori dela eta manifestazioa eta ekitaldia antolatu dituzte Lekeitioko Izan Bidea eta Etxerat elkarteek Pototo etxera, nahikua da! lelopean. Ekitaldia 20:00etan hasiko da Eskolapean.
Pototo 1996ko uztailean espetxeratu zuten Frantzian, eta 2013ko azaroaren 28an lekualdatu zuten Espainiako kartzeletara 30 urteko zigorra betetzeko. Gaur egun SantoƱako (Kantabria, Espainia) El Dueso kartzelan dago lekeitiarra, etxetik 120 bat kilometrora.
Elkartasun Eguna. Bestalde, uztailaren 31n Elkartasun Eguna ospatuko dute Lekeition. 12:00etan hasiko da jaia eta aldarrikapena uztartuz egun osorako antolatu duten egitaraua. Aurreratu dutenez, bertso saioa eta bingo musikatua egongo dira, lehena 13:00etan eta bigarrena 16:30ean, eta ostean Herriko dantzak herriko plazara Urko Fernandezegaz. Ekitaldia 18:30ean izango da, ekintza guztiak modura, plazan.