Gune gorrian egoten jarraitzen dute Lekeitiok, Mutrikuk eta Ondarroak
Uztaileko azken astetik gaur arte egoera zer edo zer hobetu bada ere, HITZAren eremuan dauden 5.000 biztanletik gorako lau herrietatik hiru gune gorrian daude oraindik. Lekeitioko Udalak neurriak zorroztea erabaki du. Lurraldeen artean, Araba da gune gorrian dagoen bakarra.
HITZAk oporrak hartu zituenean (uztailak 23), HITZAren eremuan dauden eta 5.000 biztanle baino gehiago dituzten lau herriak (Markina-Xemein, Lekeitio, Mutriku eta Ondarroa) eremu gorrian zeuden; herri txikietako intzidentzia tasak ere oso altuak ziren. Hilabete beranduago, egoera zer edo zer hobetu da. Dena dela, Lekeitiok, Mutrikuk eta Ondarroan gune gorrian egoten jarraitzen dute. Lekeitioko intzidentzia tasa hain da altua, udalak neurriak zorroztea erabaki duela. Mendexak eta Ispasterrek ere intzidentzia tasa nahikoa altua daukate.
Lurraldeak. Arabak 409,74ko tasa dauka, Bizkaiak 381,62koa eta Gipuzkoak 327,99koa. Beraz, gaur gaurkoz Araba da gune gorrian dagoen lurralde bakarra.
Herriz herriko intzidentzia tasak (abuztuak 27):
- Amoroto: 722,89 (azken 7 egunetan ez dute kasurik erregistratu)
- Aulesti: 0 (azken 7 egunetan ez dute kasurik erregistratu)
- Berriatua: 636,44 (azken 7 egunetan 5 kasu erregistratu dituzte)
- Etxebarria: 134,23 (azken 7 egunetan ez dute kasurik erregistratu)
- Gizaburuaga: 0 (azken 7 egunetan ez dute kasurik erregistratu)
- Ispaster: 940,86 (azken 7 egunetan 5 kasu erregistratu dituzte)
- Lekeitio: 1.079,29 (azken 7 egunetan 49 kasu erregistratu dituzte)
- Markina-Xemein: 199 (azken 7 egunetan 3 kasu erregistratu dituzte)
- Mendexa: 1.483,05 (azken 7 egunetan 6 kasu erregistratu dituzte)
- Munitibar: 218,34 (azken 7 egunetan kasu 1 erregistratu dute)
- Mutriku: 526,91 (azken 7 egunetan 19 kasu erregistratu dituzte)
- Ondarroa: 478,58 (azken 7 egunetan 15 kasu erregistratu dituzte)
- Ziortza-Bolibar: 0 (azken 7 egunetan ez dute kasurik erregistratu)
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: