Azken egunetan 30 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Barikutik domekara [abuztuaren 27tik 29ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Lekeitio (13), Mutriku (6), Ondarroa (6), Aulesti (3), Amoroto (1) eta Ispaster (1). Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk gune gorrian egoten jarraitzen dute. Araba ere gune gorritik atera da.
Barikutik domekara [abuztuak 27-29] bitartean Lekeition erregistratu dituzte kasu gehien (13), baina intzidentzia tasa bere horretan mantendu da. Dena dela, 1.000tik gorako tasa dauka Lekeitiok. Gainerako kasuak ondoko herrietan erregistratu dituzte: Mutriku (6), Ondarroa (6), Aulesti (3), Amoroto (1) eta Ispaster (1). Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk gune gorrian egoten jarraitzen dute.
Joan den aste osoan [abuztuaren 23tik 29ra] 96 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 15 kasu gehiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (54), eta atzetik datoz Ondarroa (16) eta Mutriku (12). Gainerako herrietan 5 kasu baino gutxiago erregistratu zituzten. Aldiz, Etxebarrian, Gizaburuagan eta Ziortza-Bolibarren ez zuten kasurik erregistratu; Gizaburuagak eta Ziortza-Bolibarrek 0 tasa daukate.
[Labiren azken neurriak, INDARREAN IRAILAREN 1ETIK AURRERA]
Lurraldeak. Azken egunetako intzidentzia tasa dela eta, Araba ere gune gorritik atera da gaur [abuztuak 30]: Arabak 357,96ko tasa dauka (barikuan baino 52 puntu gutxiago), Bizkaiak 341,24koa (-40 puntu) eta Gipuzkoak 306,89koa (-21 puntu). Beraz, gaur gaurkoz hiru lurraldeak gune laranjan daude.
Herriz herriko intzidentzia tasak (abuztuak 27):
- Amoroto: 481,93 (241 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 449,10 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Berriatua: 556,88 (80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 1.075,27 (135 puntu igo da)
- Lekeitio: 1.079,29
- Markina-Xemein: 159,20 (40 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.271,19 (212 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 526,91
- Ondarroa: 408,54 (70 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: