'Scientific Reports' zientzia aldizkarian argitaratu duten ikerlan baten ondorioa da; Moderna eta Pfizer botika etxeen txertoak aztertuta egin dute ikerketa.
2.000 ikusle baino gehiagok bat egin dute aurtengo kultur ekimenagaz. Andra Mari jaien faltan herritarrek bigarren urtez jarraian kultur eta kirol egitarau bat eskura eduki dutela esan dute.
Lezertuak eta MuiƱosek bigarren zatian egindako golei esker eskuratu dute garaipena. Juan Jose Egia 'Rubio'ren omenezko partidua San Migel udal futbol zelaiko berdegune berria inauguratzeko baliatu dute.
Lekeitio Hiria zesta-punta txapelketa jokatu da domekan [abuztuak 29] Jai Alai World Tourraren baitan. Goitia eta Mandiola markina-xemeindarrak nagusitu dira Amateur mailan.
Orokorrean, %60ko edukiera edukiko dute lokal eta instalazio guztiek, hainbat muga badaude ere. Kultura edo kirol ekitaldietan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barruan direnean, eta 800 pertsona kanpoan badira. Neurri berriak eguaztenean [irailak 1] sartuko dira indarrean.
Markina-Xemein, Etxebarria, Aulesti, Ziortza-Bolibar eta Munitibar herriak hornitzeko baliabide gutxi dagoela ohartarazi du Bizkaiko Ur Partzuergoak
Euskal preso, errefuxiatu eta iheslariak gogoan eduki zituzten zapatuan [abuztuak 28] Lekeition. Egun erdiko egitaraua eduki dute aurten.
Uztailaren 29an ipini zituzten zubiaren bi egiturak, eta ordutik egiaztapenak egiten dabiltza. Zubiaren inguruan urbanizazio lanak egiten ari direla ere baieztatu dute aldundiko ordezkariek.
Saioa zapatu arratsaldean [irailak 4] jokatuko da, Azpeitiko zezen plazan.
Barikutik domekara [abuztuaren 27tik 29ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Lekeitio (13), Mutriku (6), Ondarroa (6), Aulesti (3), Amoroto (1) eta Ispaster (1). Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk gune gorrian egoten jarraitzen dute. Araba ere gune gorritik atera da.
Ordutegi berria ekainera arte mantenduko da. 08:00etan irtengo du lehen autobusak eta 17:45ean azkenak.