Irailaren 1ean neguko ordutegiagaz hasiko da Ondarroako Herri Busa
Ordutegi berria ekainera arte mantenduko da. 08:00etan irtengo du lehen autobusak eta 17:45ean azkenak.
Opor garaia amaituta, Ondarroako hiri garraio publikoa neguko ordutegiagaz martxan hasiko da eguaztenean [irailak 1]. Abuztuaren 31ra arte indarrean egongo den udako ordutegiaz alderatuta, ordutegi zabalagoa izango dute aukeran erabiltzaileek, izan ere, goiz zein arratsaldeko zerbitzua emango dute.
Herri Busaren neguko ordutegia ekainera arte mantenduko da indarrean, eta beronen helburuetako bat ikasleei, irakasleei eta gurasoei ikastetxeetara joan-etorriak bermatzea eta osasun zentroa doazen herritarrei zerbitzua ematea dela esan dute udal iturriek. Astelehenetik barikura, 08:00etatik 17:45era egongo da zerbitzua abantean. Herriko garraio publikoak Artabidetik Ibaiondora egingo du eguneko lehen bidaia eta azken bidaian KamiƱazpi-Ibaiondo eta Arta batuko ditu. Ohi modura, asteburuetan eta jaiegunetan ez da Herri Bus zerbitzurik egongo.