Beste 7 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [irailak 1] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 4 Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Ispasterko intzidentzia tasa 134 puntu igo da. Ondarroa gune horian egotera pasatu da. Araba eta Bizkaia ere gune horian sartu dira.
Intzidentzia maila jaisten doa. Eta horren adibide da Lea-Artibai eta Mutrikun gertatzen dena ere. Lekeitioko egoera bestelakoa bada ere, orokorrean beheranzko joera ari da nagusitzen. Hala, atzo [irailak 1] 7 positibo erregistratu zituzten: 4 Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
Ispasterko tasa 134 puntu igo bada ere, gainerako herrietan jaitsi edo berdin mantendu da. Ondarroaren kasuan, gainera, gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da; atzo [irailak 1] 326,84ko tasa zeukan, eta gaur [irailak 2] 280,14koa dauka. Lekeitiok eta Mutrikuk gune gorrian egoten jarraitzen dute.
Lurraldeak. Arabak 288,91ko tasa dauka (atzo baino 21 puntu gutxiago), Bizkaiak 298,86koa (-19 puntu) eta Gipuzkoak 283,29koa (-10 puntu). Arabako eta Bizkaiko intzidentzia tasak ere 300 azpikoak direnez, bi lurralde horiek ere gune horian egotera pasatu dira; gaur gaurkoz hiru lurraldeak daude gune horian.
Herriz herriko intzidentzia tasak (abuztuak 27):
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 449,10
- Berriatua: 477,33
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 940,86 (134 puntu igo da)
- Lekeitio: 1.093,12
- Markina-Xemein: 79,60 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.271,19
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 564,55
- Ondarroa: 280,14 (46 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Joan den aste osoan [abuztuaren 23tik 29ra] 96 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 15 kasu gehiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (54), eta atzetik datoz Ondarroa (16) eta Mutriku (12). Gainerako herrietan 5 kasu baino gutxiago erregistratu zituzten. Aldiz, Etxebarrian, Gizaburuagan eta Ziortza-Bolibarren ez zuten kasurik erregistratu; Gizaburuagak eta Ziortza-Bolibarrek 0 tasa daukate.
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: