Mikel Agirre ondarrutarra plazetatik kanpo geratu da
Kokzixa apurtu eta ezin izan du zapatuan [irailak 4] lehiatu zen banakako Euskal Pentatloi Sarian parte hartu.
Mikel Agirre Unamuno ondarrutarrak ezin izan du zapatuan [irailak 4] Azpeitiko zezen plazan lehiatu zenĀ banakako IV. Euskal Pentatloi Sarian parte hartu. Kirolariak azaldu duenez, probarako egurrak prestatzen ari zela, atzerantz jausi eta kokzixa apurtu du. “Pena handia” hartu duela aitortu du kirolari ondarrutarrak, hala ere, “nahiko ondo” aurkitzen dela esan du.
Euskal Pentatloi Sarian parte hartzerik ez duenez, urriaren amaieran lehiatuko den Bizkaiko Pentatloian jarri du begirada Agirrek. “Ez dakit ailegatuko naizen ez eta zelan ailegatuko naizen. Esperantza mantendu nahi dut, baina ez dakit zer gertatuko den”.