EHUko Medikuntza Fakultateko zientzialari ondarrutarrak zuzentzen duen ikerketa taldeak COVID-19 birusak eragindako infekzioa inhibitzen duten konposatu batzuk aurkitu ditu.
Kokzixa apurtu eta ezin izan du zapatuan [irailak 4] lehiatu zen banakako Euskal Pentatloi Sarian parte hartu.
Gazte mailako Burumendi taldeak 3-2 irabazi du Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldekoen aurkako lagunartekoa
Lekeitioko Udalak ez jaien balorazioa egin du. Azaldu dutenez, "giro lasaia egon da eta ez da intzidentzia nabarmenik egon".
Joaneko neurketan bezala, hirutik bi partida irabazi zituzten Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolakoek Markina-Xemeingo Unin lehiatu zen finalean.
Gaurtik [irailak 6] hasita, gutxi gorabehera hiru astez igogailua ez da erabilgarri egongo. Udalak dio konponketa sakona egitea "garrantzitsua eta beharrezkoa" dela.
Azoka hibridoa antolatuko du Gerediaga elkarteak, abenduaren 4tik 8ra, saltoki digitalari eutsiz baina jende talde mugatu bati azokara joateko aukera emanez. Izena emateko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik.
Barikutik domekara [irailaren 3tik 5era] 16 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun ez dute kasurik erregistratu. Lekeition 6 kasu erregistratu dituzte, 3 Amoroton, 2 Aulestin, 2 Ondarroan eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Beti-betiko jolasak, apar festa eta magia ikuskizuna antolatu dituzte. Aurten ez da Oibarko ermitan mezarik eta ostean ermita aurreko zelaian egin ohi den erromeriarik egingo.