Beste 9 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [irailak 6] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Mutriku (3), Ondarroa (2), Ispaster (2), Amoroto (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Lekeitioko intzidentzia tasa 1.000 azpitik kokatu da. Lau herritako intzidentzia tasak igo dira. Lurraldeetako intzidentzia tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken asteetan 1.000tik gorako tasa eduki eta gero, gaur [irailak 7] 927,08ko tasa edukitzera pasatu da Lekeitio. Dena dela, nahiz eta intzidentzia tasak beheranzko joerari eutsi, herriak gune gorrian egoten jarraitzen du; eskualdean gune gorrian dagoen herri bakarra da. Oro har, atzo [irailak 6] 9 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: Mutriku (3), Ondarroa (2), Ispaster (2), Amoroto (1) eta Ziortza-Bolibar (1).
Intzidentzia tasak igo egin dira Amoroton, Ispasterren, Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Azken herri horrek, gainera, 0 tasa eduki du azken egunetan, baina kasu bat erregistratu eta gero gaur [irailak 7] 227,79ko tasa dauka.
Lurraldeak. Arabak 214,41eko tasa dauka (atzo baino 9 puntu gutxiago), Bizkaiak 240,03koa (-11 puntu) eta Gipuzkoak 236,10ekoa (-13 puntu).
Joan den aste osoan [abuztuaren 30etik irailaren 5era] 41 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 55 kasu gutxiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (21), eta atzetik datoz Mutriku (4), Amoroto (4), Markina-Xemein (3), Ondarroa (3), Aulesti (2) eta Ispaster (2). Aldiz, Berriatuan, Etxebarrian, Gizaburuagan, Mendexan eta Ziortza-Bolibarren ez zuten kasurik erregistratu; Etxebarriak, Gizaburuagak eta Ziortza-Bolibarrek 0 tasa daukate.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 7):
- Amoroto: 1.445,78 (241 puntu igo da)
- Aulesti: 748,50
- Berriatua: 238,66 (80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 806,45 (269 puntu igo da)
- Lekeitio: 927,08 (110 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 436,68 (219 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 319,91 (18 puntu igo da)
- Ondarroa: 186,76 (35 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79 (atzo 0 tasa zeukan)
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: