Debasket saskibaloi taldea jokalarien bila dabil
Interesatuek telefonoz deitu edo whatsappa bidali (621 01 93 83) edo posta elektronikoa idatzi dezakete (debasket@debasket.eus).
Debako saskibaloi taldea da Debasket, eta 2021-2022 denboraldirako jokalari berriak hartzeko taldeko ateak zabalik dituztela jakinarazi dute. Ondoko taldeak dituzte: benjaminak (2012-2013), alebinak (2010-2011), txikiak (2008-2009), kadeteak (2006-2007), juniorrak (2004-2005) eta seniorrak (2003ra arte jaiotakoak).
Entrenamenduekin hasita badaude ere, saskibaloian jokatu nahi duten guztiek taldean sartzeko aukera zabalik daukatela esan dute. “Saskibaloian aritu nahi dutenentzako taldeko ateak urte osoan daude zabalik”, gaineratu dute. Dena dela, gero lehiatzen hasiko direla eta, orain egin dute deialdia. Azpimarratu dutenez, taldean mutrikuarrak eta ondarrutarrak ere badituzte.
Interesatuek telefonoz deitu edo whatsappa bidali (621 01 93 83) edo posta elektronikoa idatzi dezakete (debasket@debasket.eus).