Ispasterko Udalak sei ikastarogaz osatu du ikasturteko kirol eskaintza
Irailaren 12a da izena emateko azken eguna.
2021-2022 ikasturterako kirol eskaintzaren berri eman du Ispasterko Udalak. Sei ikastaro eskaini ditu: ciclo-indoor, luzaketak, Hitt, Hitt (inpaktu gabe), GAP eta zumba. Ikastaro guztiak arratsaldez izango dira.
Taldeak zortzeko gutxienez zortzi pertsonak izena eman behar dute. Irailaren 27tik ekainaren 3ra egingo dituzte ikastaroak, eta ohi legez, parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Domekara arte (irailak 12) izena eman daiteke.
Ispasterko Udalaren webgunean edo udaletxera joanda izena eman daiteke.
8-12 pertsonako taldeak izango diram ciclo-indoor ikastaroko taldea, baina, gehienez zazpi kidekoa izango dela zehaztu dute. Ezarritako gehienezko kopuruak baino jende gehiagok izena emanez gero, izena eman duten dataren arabera esleituko dituzte lekuak, beti ere Ispasterren erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. Itxaron zerrendak osatuko dituztela jakitera eman dute.
COVID-19agatik, osasun neurri guztiak hartuko dituztela, eta herritarrek horiek zorrotz bete beharko dituztela gogoratu dute. Unean uneko neurrietara eta arauetara egokituko dira: “Gerta liteke ikasturtean zehar neurriak aldatzea eta ikastaroak horietara egokituko dira”.