Leire Aranburuk eta Miren Kareagak irabazi dute Aulestiko II. Argazki Rallya
II. Argazki Rallya abuztuaren 28an egin zuten. Guztira zortzi taldek parte hartu zuten ekimenean.
Aulestiko kultura batzordeak antolatuta, abuztuaren 28an egin zuten lehiaketa Aulestin. Guztira zortzi taldek parte hartu zuten, eta horien guztien artean Leire Aranburuk aurkeztutako argazki bilduma (Bilduma Onenaren Saria) eta Miren Kareagaren argazkia (Argazkirik Onena) saritu ditu epaimahaiak.
11:00tan hasi eta 19:00rako argazkiak bidalita eduki behar zuten parte hartzaileek. Eta mugikorragaz edo kamararekin ateratako argazkiak izan behar zuten. “Tratatu ahal ziren, baina ez ordenagailuagaz”. Parte hartzaile bakoitzak edo talde bakoitzak gehienez ere 10 argazki aurkezu ahal zituen.
Gaiak ondokoak ziren: herria, natura, sua, giza gorputza, irribarrea eta selfia. Hain zuzen ere, Aranburuk herrian eta inguruan ateratako argazkiak aurkeztu zituen, eta Kareagak selfie bat.