Bost herritako intzidentzia tasak igo egin dira
Atzo [irailak 7] 11 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Aulestin, 2 Lekeition, 2 Markina-Xemeinen, 2 Ondarroan, 1 Etxebarrian, 1 Ispasterren eta 1 Mutrikun. Azken herri hori gune laranjan egotegik gune horian egotera pasatu da. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia maila igo egin da 24 ordutan. Atzo [irailak 7] 11 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, eta, ondorioz, bost herritako intzidentzia tasak igo egin dira. Ondoko herrietako tasak dira igo direnak: Aulesti, Etxebarria, Ispaster, Markina-Xemein eta Ondarroa. Ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: bina Aulestin, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan, eta bana Etxebarrian, Ispasterren eta Mutrikun.
Bestalde, Mutrikuk hobera egiten jarraitzen du. Atzo [irailak 7] 319,9ko tasa zeukan, eta 37 puntu jaitsi eta gero gaur [irailak 8] 300 azpitik kokatu denez, gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da; 282,27ko tasa dauka gaur [irailak 8]. Lekeitioko intzidentzia tasak ere behera egiten jarraitzen du, nahiz eta herriak gune gorrian egoten jarraitzen duen.
Lurraldeak. Arabak 194,73ko tasa dauka (atzo baino 20 puntu gutxiago), Bizkaiak 223,40koa (-17 puntu) eta Gipuzkoak 221,94koa (-15 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 8):
- Amoroto: 1.445,78
- Aulesti: 1.047,90 (299 puntu igo da)
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 134,23 (atzo 0 tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 940,86 (134 puntu igo da)
- Lekeitio: 802,55 (125 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 139,30 (40 puntu igo da)
- Mendexa: 0 (atzo 211,86ko tasa zeukan)
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 282,27 (37 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 198,44 (12 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: