Kutsatu guztiak egoiliarrak direla eta "ondo" daudela esan du udalak. Babes neurri modura, isolatu egin dituzte, eta haien kontaktu zuzenak zeintzuk izan diren aztertzen ari dira. Egoera "kontrolpean" dagoela eta lasaitasunez jardutea gomendatu diete egoiliarren senideei.
Baso Biziak plataformak orain arte hainbat herritan aurkeztutako mozioak gida batean jaso ditu: "Tresna baliagarria izango da bide hori jorratu nahi duten guztientzat".
Lea-Artibaiko hainbat ekoizlek osatzen duten Hamen Bertokoa sareak ekoizleen produktuz betetako otzarak salgai jarri ditu Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemein.
Bideoagaz antzerki talde piroteknikoak urteetan egindako lana bistaratu nahi dute.
17 positibo Lekeitioko Uribarren-Abaroa egoitzan erregistratu dituzte, eta beste bi egoitzatik kanpo. Kutsatutako egoiliar guztiak asintomatikoak direla eta "onik" daudela esan dute. Gainerako positiboak ondoko herrietan erregistratu dituzte: 2 Ondarroan eta bana Amoroton, Berriatuan, Ispasterren eta Markina-Xemeinenen.
Mankomunitateak zehaztu du Mutrikun dauden lurpeko edukiontziak urriaren 21etik azaroaren 2ra kenduko dituztela. Lurrazaleko edukiontziak "gutxien eragozten duten lekuan" ipiniko dituztela diote