Beste 25 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain
17 positibo Lekeitioko Uribarren-Abaroa egoitzan erregistratu dituzte, eta beste bi egoitzatik kanpo. Kutsatutako egoiliar guztiak asintomatikoak direla eta "onik" daudela esan dute. Gainerako positiboak ondoko herrietan erregistratu dituzte: 2 Ondarroan eta bana Amoroton, Berriatuan, Ispasterren eta Markina-Xemeinenen.
Lekeitioko Uribarren-Abaroan erregistratutako agerraldia dela eta, Lekeitioko intzidentzia tasa 166 puntu igo da gaur [irailak 10]. Izan ere, Lekeition erregistratutako 19 positiboetatik 17 dira egoitzan erregistratutakoak. Dena dela, Lekeitioko Udalak esan du egoiliar guztiak asintomatikoak direla eta “ondo” daudela; “birusak ez die eragin”. Dena dela, babes neurri modura isolatu egin dituzte eta horien kontaktu zuzenak aztertzen ari dira. Gainerako kasuak ondoko herrietan erregistratu dituzte: 2 Ondarroan eta bana Amoroton, Berriatuan, Ispasterren eta Markina-Xemeinenen.
Lekeitioko intzidentzia tasaz gain, Amorotokoa eta Ondarroakoa ere igo egin dira. Gainerako herrietako tasak, aldiz, jaitsi edo mantendu egin dira.
Lurraldeak. Arabak 180,49ko tasa dauka (atzo baino 14 puntu gutxiago), Bizkaiak 208,70ekoa (-15 puntu) eta Gipuzkoak 210,84koa (-11 puntu). Beraz, intzidentzia tasak jaitsi eta gero, hiru lurraldeak gune horian daude.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 10):
- Amoroto: 1.686,75 (241 puntu igo da)
- Aulesti: 1.047,90
- Berriatua: 79,55 (159 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 940,86
- Lekeitio: 774,87 (166 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 159,20
- Mendexa: 0
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 338,63 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 186,76 (11 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: