Hamen Bertokoa sareko ekoizleen produktuz betetako otzarak, oraindik ere eskuragarriago
Lea-Artibaiko hainbat ekoizlek osatzen duten Hamen Bertokoa sareak ekoizleen produktuz betetako otzarak salgai jarri ditu Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemein.
Lea-Artibaiko hainbat ekoizlek osatzen duten Hamen Bertokoa sareak eskualdeko ekoizleen produktuekin osatutako otzarak ipiniko ditu salgai Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen. “Kontsumitzaileek opari bat egiteko aukera paregabea edukiko dute, bertotik bertora”.
ESKAERAK EGITEKO TOKIAK, HERRIKA:
- Lekeition:
- Azoka (Buenaventura Zapirain, 5): Eskaria telefonoz egiteko, 667 51 19 04
- Bideitzen (Atea kalea, 3): Eskaria telefonoz egiteko, 94-624 31 84
- Kasumay (Pascual Abaroa etorbidea, 23): Eskaria telefonoz egiteko, 632 77 45 47
- Markina-Xemeinen:
- Ituarte (Artibai kalea, 50): Eskaria telefonoz egiteko, 94-616 62 30
- Ondarroan:
- Bolin (Artabide kalea, 7): Eskaria telefonoz egiteko, 94-683 02 54
- Sustrai (Iparragirre, 6): Eskaria telefonoz egiteko, 94-683 07 62
Otzara erosiz, sareko kide diren eskualdeko ekoizle eta merkatariei laguntzeaz gain, kalitatezko produktu osasuntsuak eskuratuko dituzte herritarrek.
Bidalketak. Otzara etxean jaso nahi dutenek ere horretarako aukera edukiko dute. Hala, Markina-Xemeingo Ituartek herrian bertan egingo ditu bidalketak, Lekeitioko Kasumayk eskualde osoan, eta Azoka (Lekeitio), Bideitzen (Lekeitio), Sustrai (Ondarroa) eta Bolin (Ondarroa) dendek edonora.