Jaitturen musika eta Lekittoko Deabruak, bideo batean elkartuta
Bideoagaz antzerki talde piroteknikoak urteetan egindako lana bistaratu nahi dute.
COVID-19aren pandemiak bete-betean kolpatu du kultur arloa. Talde asko eta asko izan dira pandemiaren ondorioz ikuskizunak eskaini barik geratu direnak. Eta tartean da Lekittoko Deabruak antzerki talde piroteknikoa ere. Hala, taldeak eskaintzen dituen ikuskizunak nola edo hala erakusteko eta ikuskizunak eskaintzeko prest daudela aldarrikatzeko, bideo bat egin dute Jabi Amirola Jaittu musika elektronikoa egiten duen herritarraren musikagaz eta taldeak eskaintzen dituen ikuskizunetako argazkiekin. “Bideoaren helburua da Lekittoko Deabruak taldeak urteetan egindako lana erakustea”, azaldu dute.
[IKUS LEKITTOKO DEABRUEN EMANALDIEN BIDEOAK]