Azken egunetan 26 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Barikutik domekara bitartean [irailaren 10etik 12ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: 10 Lekeition, 8 Ondarroan, 3 Mutrikun, 2 Berriatuan eta bana Aulestin, Mendexan eta Munitibarren. Mutriku gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da. Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen du.
Barikutik domekara bitartean joan den asteko asteburuan baino 10 kasu gehiago erregistratu dituzte. Hau da, duela bi asteko asteburuan 16 kasu erregistratu zituzten, eta pasa berri den asteburuan 26. Kasu gehien Lekeition erregistratu dituzte (10), eta gainerakoak ondoko herrietan: 8 Ondarroan, 3 Mutrikun, 2 Berriatuan eta bana Aulestin, Mendexan eta Munitibarren.
Intzidentzia tasei dagokienez, igo egin dira Berriatuan, Mendexan, Munitibarren eta Ondarroan. Mutrikuko intzidentzia tasa, esaterako, jaitsi egin da eta herria gune horian sartu da berriro ere; 338,63ko tasa edukitzetik 282,27 edukitzera pasatu da.
Joan den aste osoan [irailaren 6tik 12ra] 78 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 37 kasu gehiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (32), eta atzetik datoz Ondarroa (14), Mutriku (11), Markina-Xemein (5), Ispaster (4), Aulesti (3), Berriatua (3), Amoroto (2), Etxebarria (1), Mendexa (1), Munitibar (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Joan den aste osoan herri bakar baten ez zuten kasurik erregistratu aste osoan. Eta herri hori Gizaburuaga da.
Lurraldeak. Arabak 144,76ko tasa dauka (barikuan baino 24 puntu gutxiago), Bizkaiak 172,93koa (-25 puntu) eta Gipuzkoak 174,06koa (-21 puntu). Hiru lurraldeak gune horian egoten jarraitzen dute.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 13):
- Amoroto: 1.445,78 (241 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 748,50 (299 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 238,66 (159 puntu igo da)
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 806,45 (134 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 733,36 (41 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 159,20
- Mendexa: 211,86 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Munitibar: 655,02 (219 puntu igo da)
- Mutriku: 282,27 (56 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 210,11 (24 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: