Lekeitioko intzidentzia tasa nabarmen igo da 19 positibo erregistratu eta gero
Atzo [irailak 13] 26 positibo gehiago erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 19 kasu Lekeition erregistratu zituzten, 4 Mutrikun, 2 Ondarroan eta 1 Amoroton. Lekeitioko intzidentzia tasa 200 puntu baino gehiago igo da, eta Mutrikukoa ere igo egin da, eta herria berriro ere gune laranjan sartu da.
Atzo [irailak 13] Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako 26 positiboetatik 19 Lekeition erregistratu zituzten. Hala, herri horretako intzidentzia tasa 221 puntu igo da, eta ia 1.000ra iritsi da. Beraz, egoerak hobera egin beharrean, okerrera egin du Lekeition. Gainerako kasuak ondoko herrietan erregistratu zituzten: 4 Mutrikun, 2 Ondarroan eta 1 Amoroton. Ondarroako eta Mutrikuko tasak ere igo egin dira; atzo [irailak 13] 282,27ko tasa zeukan Mutrikuk, eta gaur [irailak 14] 338,73koa dauka. Beraz, Mutriku berriro ere gune laranjan sartu da.
Joan den aste osoan [irailaren 6tik 12ra] 78 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 37 kasu gehiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (32), eta atzetik datoz Ondarroa (14), Mutriku (11), Markina-Xemein (5), Ispaster (4), Aulesti (3), Berriatua (3), Amoroto (2), Etxebarria (1), Mendexa (1), Munitibar (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Joan den aste osoan herri bakar baten ez zuten kasurik erregistratu aste osoan. Eta herri hori Gizaburuaga da.
Lurraldeak. Arabak 140,52ko tasa dauka (atzo baino 4 puntu gutxiago), Bizkaiak 163,70ekoa (-9 puntu) eta Gipuzkoak 171,84koa (-3 puntu). Hiru lurraldeak gune horian egoten jarraitzen dute.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 14):
- Amoroto: 1.445,78
- Aulesti: 748,50
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 806,45
- Lekeitio: 954,75 (221 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 159,20
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 655,02
- Mutriku: 338,73 (56 puntu igo da)
- Ondarroa: 233,45 (23 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: