Lekitto Bedarrak herritarrak taldera gehitzeko kanpaina hasi du
Naiz eta taldea nagusiki ortugintza eta naturara bideratuta egon, urte osoan bestelako hainbat ekintza ere egiten dituztela gogorarazi dute.
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak herritarrak taldera gehitzeko kanpaina hasi du. Esan dute eguenero Usotegi parkean batzen direla, 16:00etatik 19:00etara, eta taldera gehitu nahi dutenek nahikoa dutela hara agertzea. “Ezagutu nahi gaituena ongi etorria izango da”.
Nahiz eta taldea nagusiki ortugintza eta naturara bideratuta egon, urte osoan bestelako hainbat ekintza ere egiten dituztela gogorarazi dute: herriko txokoen hobekuntzak auzolan erara, Elikagai Bankuari, Dominikar mojei eta Gurutze Gorriari Usotegiko barazkiak banatu, Usotegin mantenimendu lanak egin, hitzaldi, irteera eta bestelako ultur ekintzak antolatu…
Beraz, herritarrei taldean sartzeko gonbitea egin diete. “Noizbehinka arratsalde bat edo ordu solte batzuk lagun artean pasa nahi badituzue, edo erregularki talde dinamikan parte hartu, ongi etorriak izango zarete. Animatu eta probatu!”. Bide beretik, zalantzak argitzeko edota taldeagaz harremanetan jartzeko posta elektronikoa ere erabilgarri dagoela diote: lekitto.bedarra@gmail.com.