Beste 8 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [irailak 14] ondoko herrietan erregistratu zituzten positiboak: 4 Lekeition, 3 Ondarroan eta 1 Mutriku. Lekeition intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da, eta Ondarroakoa igo egin da. Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen du eta Mutrikuk gune laranjan.
Azken orduetan Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia zer edo zer apaldu da. Herenegun Lekeition positibo asko (19) erregistratu eta intzidentzia tasa nabarmen igo ostean, atzo [irailak 14] 8 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, horietatik 4 Lekeition; Ondarroan 3 positibo erregistratu zituzten, eta 1 Mutrikun.
Lekeitioko intzidentzia tasa 27 puntu jaitsi da eta Mutrikukoa 13 puntu. Aldiz Ondarroako tasa 23 puntu igo da. Gainerako herrietako intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira. Hala, Markina-Xemeinek eta Ondarroak gune horian egoten jarraitzen dute, Mutriku gune laranjan dago eta Lekeitio gorrian.
Lurraldeak. Arabak 127,80ko tasa dauka (atzo baino 13 puntu gutxiago), Bizkaiak 152,74koa (-11 puntu) eta Gipuzkoak 162,81ekoa (-9 puntu). Hiru lurraldeak gune horian egoten jarraitzen dute.
Joan den aste osoan [irailaren 6tik 12ra] 78 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 37 kasu gehiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (32), eta atzetik datoz Ondarroa (14), Mutriku (11), Markina-Xemein (5), Ispaster (4), Aulesti (3), Berriatua (3), Amoroto (2), Etxebarria (1), Mendexa (1), Munitibar (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Joan den aste osoan herri bakar baten ez zuten kasurik erregistratu aste osoan. Eta herri hori Gizaburuaga da.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 15):
- Amoroto: 1.445,78
- Aulesti: 748,50
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 806,45
- Lekeitio: 927,08 (27 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 159,20
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 655,02
- Mutriku: 319,91 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 256,80 (23 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: