Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Etxebarrian erabakiko da kadeteen Bizkaiko txapelketa

Oraingoz, 58 txirrindulari bizkaitarrek eta 38 arabarrek eman dute izena. Guztira, 61 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Eider Mugartegi
Etxebarria
2021/09/16

Datorren domekan [irailak 19] zeharkatuko ditu Lea-Artibaiko errepideak Etxebarriko IV. Sari Nagusia kadete mailako txirrindulari lasterketak. Orain dela bi urte modura, Bizkaiko txapelketa izango da, eta bertan erabakiko dira Bizkaiko kadete lehen eta bigarren mailetako txapeldunak.

Amets Txurruka Lagunartie eta Markina-Xemeingo Txirrindulari elkarteak Etxebarriko Udalaren laguntzaz antolatzen duen lasterketaren bai irteera eta baita helmuga ere Etxebarriko erdigunetik kanporago egongo dira jende pilaketak ekiditeko asmoz. Etxebarritik Barinagara doan bidean, gutxi gorabehera bidegorriaren sarrera dagoen ingurutik irtengo dira txirrindulariak, eta bertan egongo da helmuga ere. Irteera 11:00etan izango da, eta txirrindulariak 12:30 alderako helmugara ailegatuko direla aurreikusten dute antolatzaileek.

Guztira, 61 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Etxebarritik irten eta Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Gontzugaraigana mendatea, Ziortza-Bolibar eta Markina-Xemein igaroko dituzte Etxebarriko helmugara heltzeko.

Sariak. Sari banaketa irteeratik hurre egingo da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, sariak egongo dira lehenengo hiru txirrindularientzat, eskualdeko lehen txirrindulariarentzat, taldekakoa, eta gainera, Bizkaiko lehen eta bigarren urteko txapeldunen mailotak ere banatuko dira.

COVID-19 egoera dela eta osasun neurriak errespetatzeko deia egin dute antolatzaileek. “Egoerak hobera egin badu ere, maskarekin ibiltzea gomendatzen dugu, jende asko ibiliko delako”. Bestalde, egoera dela eta lasterketa antolatzen laguntzeko boluntarioak aurkitzea zail dagoela gaineratu dute, eta boluntarioak eskertuko dituztela azpimarratu dute. “Bateren bat laguntzeko prest egongo balitz jarri dadila kontaktuan txirrindulari elkarteetakoekin”.

Lau urte eta gero, Etxebarriko Sari Nagusia klasiko bihurtu da jada, eta Bizkaiko txapelketa izatetik datorren urtean Euskadiko txapelketara jauzia ematea nahi dutela iragarri dute antolatzaileek. Domekako lasterketa uztailean egitekoak ziren eta 150 txirrindularik baino gehiagok eman zuten izena parte hartzeko, inoizko gehien. Datorren domekan gutxiago izango direla uste dute antolatzaileek. Oraingoz, 58 txirrindulari bizkaitarrek eta 38 arabarrek eman dute izena. Eskualdeko txirrindulariak ere badaude tartean, Etxebarriko Alain Txurruka eta Markina-Xemeingo Iurdan Garcia eta Jon Elorriaga besteak beste.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.