2021/9/16

Urdaibai Patronatuko zuzendaria

Nicolas Garcia: "Turismo jasangarriaren arloan prestakuntza jasotzeko interes handia dago"

Besteak beste, Urdaibai-Busturialdeko garapen ekonomikoa ezin dela bakarrik turismoan oinarritu dio Urdaibai Patronatuko zuzendariak.

Musikaria

Jabi Patxon: "Maitasun eta errespetu handiz egindako abestiak dira"

Proiektu berri bat dauka esku artean Jabi Patxon musikari lekeitiarrak. Bertsioen disko bat kaleratuko du. Oraingoz kanta bat eman du ezagutzera, baina bigarrena ere bidean dauka. Gutxi gorabehera hilabete barru egongo da entzungai.

Nagore Osorok ez du Ondarroako emakumeen trainerua entrenatzen jarraituko

Osororen ordez Eneko Azkarate ariko da emakumezkoen trainerua entrenatzen. Iñaki Errastik gizonezkoen trainerua entrenatzen jarraituko du beste urtebetez.

Bi eguneko greba deitu dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek

Irailaren 23an eta 24an egingo dituzte lanuzteak. Langileentzako baldintza hobeak lortuta, zerbitzuak "kalitatean irabazi" egingo lukeela nabarmendu dute.

Berriro kaleak hartzeko deia egin dute Ondarroako eta Mutrikuko pentsiodunek

Datorren astelehenean egingo dute uda osteko lehen mobilizazioa. Bi udalerrietako herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Pilota jaialdia egongo da Etxebarrian

Barikuan [irailak 17] jokatuko da COVIDa dela-eta uztailean atzeratu zuten jaialdia. 18:00etan hasiko dira pala, esku pilota eta zesta-punta norgehiagokak.

Etxebarrian erabakiko da kadeteen Bizkaiko txapelketa

Oraingoz, 58 txirrindulari bizkaitarrek eta 38 arabarrek eman dute izena. Guztira, 61 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Iker Badiola ikertzaile ondarrutarraren hitzaldia, Beikozinin

Hitzaldia Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta dago eta 18:30ean hasiko da.

Positiboak erregistratu eta gero, Ondarroa gune laranjan sartu da

Atzo [irailak 15] 14 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 6 Ondarroan, 4 Lekeition eta bana Berriatuan, Munitibarren, Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Ondarroako intzidentzia tasa 70 puntu igo da, eta gaur [irailak 16] 300 baino gehiagokoa denez, gune horitik laranjara pasatu da.

Gehiago