Pilar Remon Azagra markina-xemeindarrak 103 urte bete ditu

Markina-Xemeingo Udalak sare sozialen bidez jakinarazi du gaur [irailak 16] 103 urte bete dituela Remonek. Udalak lore sorta oparitu dio herritarrari, eta gaineratu dute gaur gaurkoz bera dela Markina-Xemeingo herritarrik nagusiena.