Beti Jaiko bazkideek omenaldi hunkigarria jaso dute
Aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideak gogoan eduki ditu elkarteak. Ospakizuna eduki zuten zapatuan [irailak 18].
Aurten 85 urte betetzen dituzten Beti Jai elkarteko bazkideek omenaldi beroa jaso zuten joan den zapatuan [irailak 18] Markina-Xemeinen. Aurten hamazazpi dira, baina horietatik 11k parte hartu ahal izan zuten ekitaldian. 11 horiekin batu ziren euren familia eta lagunak, Beti Jai elkarteko kideak eta Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea Mertzedeko elizan elizkizunagaz ospakizuna hasteko.
Ekitaldi xume bezain polita izan zen zapatukoa. Meza ostean, Mertzedeko eliza aurrean lehenengo argazkiak aterata, txistulariek alaitutako kalejiran abiatu ziren guztiak Beti Jai elkartearen egoitza dagoen eraikinaren aurreko plazaraino, eta ohorezko aurreskuagaz gainera, opari sorta jaso zuten: zapi bordatuta bakoitzaren izenagaz, aterki bat, bertso bat duen plaka bat eta lore sorta bat ere bai.
Ekitaldia borobiltzeko, mokadutxoa hartzeko aukera eduki zuten guztiek elkartearen egoitzan.