Mutriku gune gorrian sartu da
Barikutik domekara [irailaren 17tik 19ra] bitartean 13 positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 kasu Lekeition erregistratu dituzte, beste 5 Mutrikun, 2 Ondarroan eta 1 Ziortza-Bolibarren. Hain zuzen, Ziortza-Bolibarko eta Mutrikuko intzidentzia tasak dira igo diren bakarrak.
Barikuan [irailak 17] 338,73ko tasa zeukan Mutrikuk. Gaur [irailak 20], aldiz, 432,82koa dauka. Beraz, intzidentzia tasa 400dik gorakoa denez, gune laranjan egotetik gune gorrian egotera pasatu da. Ziortza-Bolibarko tasa ere igo egin da barikuan [irailak 17] positibo bat erregistratu zutelako. Bestelakoan, sei herritako tasak jaitsi egin dira, eta gainerakoak mantendu. Guztira, barikutik domekara [irailaren 17tik 19ra] 13 positibo erregistratu dituzte: 5 kasu Lekeition erregistratu dituzte, beste 5 Mutrikun, 2 Ondarroan eta 1 Ziortza-Bolibarren.
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 70 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 8 kasu gutxiago. Bigarren astez jarraian, kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (36), eta atzetik datoz Ondarroa (14), Mutriku (12), Ziortza-Bolibar (3), Munitibar (2), Berriatua (2) eta Amoroto (1). Aipagarria da joan den aste osoan zenbat herritan ez zuten kasurik erregistratu (6): Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Markina-Xemein eta Mendexa.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 20):
- Amoroto: 722,89 (723 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 449,10 (299 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 397,77
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 537,63 (135 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 927,08 (13 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 655,02 (218 puntu jaitsi da)
- Mutriku:432,82 (94 puntu igo da)
- Ondarroa: 338,51
- Ziortza-Bolibar: 911,16 (228 puntu igo da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: