Herriko erreka garbitzen ibili dira etxebarritarrak
10:00etan batu eta hasi ziren auzolanean. Errekan gora eta behera ibili ziren bai ume zein helduak ere.
Etxebarriko Guraso Elkarteak deituta, herriko erreka bazterrak garbitzen aritu dira etxebarritarrak asteburuan. Auzolanean egin zen ekimena zapatu [irailak 18] goizean. Ume zein helduak batu ziren goizean goiz Etxebarriko plazan erreka garbitzeko. Errekan gora eta behera ibili ziren, mota guztietako zaborra batzen eta ibai ertzak garbitzen. Benta zahar bueltatik Ibaun ingurura arte ibili ziren lanean lehenengo, eta gero, frontoi aldetik Axillondo aldera arte.
Zaborra garbitzeko egin zuten ahalegina handia izan zen, eta bertatik ateratako hondakin kopurua ere kontuan hartzekoa. Lanak amaituta, merezitako mokadutxoa hartu zuten Olaia tabernan.
[Argazkiak: Etxebarriko Guraso Elkartea]