Intzidentzia tasa jaitsita, Mutriku gune laranjan egotera pasatu da
Atzo [irailak 20] 2 positibo baino ez zituzten erregistratu Lea-Artibai eta Mutriku mailan. Eta erregistratutako bi kasu horiek Ondarroan erregistratu zituzten. HITZAren eremuko herrietako tasa bat bera ere ez da igo gaur [irailak 21]. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan ez dutenez kasurik erregistratu, Mutrikuko intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta herria gune gorrian egotetik gune laranjan egotera pasatu da. Hain zuzen ere, atzo [irailak 20] 400dik gorako tasa zeukan, eta horregatik sartu zen gune gorrian. Gaur [irailak 21], baina, 376,36ko tasa dauka; 24 ordutan 56 puntu jaitsi da intzidentzia tasa. Atzo [irailak 20] Ondarroan erregistratu zituzten bi positibo, eta gainerako herrietan ez zuten kasu berririk atzeman.
Joan den aste osoan [irailaren 13tik 19ra] 70 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 8 kasu gutxiago. Bigarren astez jarraian, kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (36), eta atzetik datoz Ondarroa (14), Mutriku (12), Ziortza-Bolibar (3), Munitibar (2), Berriatua (2) eta Amoroto (1). Aipagarria da joan den aste osoan zenbat herritan ez zuten kasurik erregistratu (6): Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Markina-Xemein eta Mendexa.
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 21):
- Amoroto: 481,93 (241 puntu jaitsi da)
- Aulesti: 449,10
- Berriatua: 397,77
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82 (269 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 927,08
- Markina-Xemein: 99,50 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 655,02
- Mutriku: 376,36 (56 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 338,51
- Ziortza-Bolibar: 683,37 (228 puntu jaitsi da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: