Lehen sektoreko ekoizleak eta artisauak batu dira Ispasterren
Nekazal eta artisau produktuz bete ziren Ispasterko kanpoko frontoiaren inguruak, zapatuan [irailak 18].
Ispasterko Udalak lehen sektoreari bultzada eman asmoz antolatu ohi du azoka, eta aurten bildutako ekoizleen artean asko izan dira eskualdekoak, Lekeitiokoak, Markina-Xemeingoak, Berriatuakok eta Ondarroakoak, hain zuzen.
Hamalau saltoki ipini zituzten, zazpi ekoizleenak eta zazpi artisauenak. 11:00etatik 14:00ak aldera arte askotariko produktuak erosteko aukera eduki zuten bertaratu zirenek: gaztak, ogiak, pastelak, eztiak, mermeladak, txerrikiak, bitxiak, kremak, xaboiak, otzarak, poltsak…