Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko Konpainia plazako botiloiek bizilagunen kexak eragin dituzte

Arazoari konponbide bat ematea eskatu diote Lekeitioko Udalari. Zaratak eta zabor pilaketak ezinegona eragin dute auzotarren artean.

Konpainia eliza aurrea zikinkeriaz beteta.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/09/23

Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue eta Apalloa kaleetako bizilagunek idatzi bat erregistratu dute udaletxean Konpainia elizaren aurreko plazan egiten diren botiloiak direla-eta “behin eta berriz” jasaten ari diren eragozpenak salatzeko. Auzotarrek azaldu dutenez, “bariku eta zapatuetan, ehunka pertsona batzen dira inguru horretan, goizaldeko ordu txikiak arte, eta jende pilaketa horrek zarata eta zikinkeria eragiten ditu”.

Auzotarrek azaldu dutenez, “atseden hartzea ezinezkoa da”; izan ere, jende pilaketak eragiten duten zaratagaz gainera musika ere jartzen dutela esan dute. Auzokide horien esanetan, “jasanezina” da bizitzen ari direna: “zarataz gainera, astebururo pixa eta gonbituak izaten ditugu atarietan eta inguru guztia apurtutako botilaz eta beirazko edalontziez eta zikinkeriaz beteta egoten da”.

Konpainia plazako bizilagunek hilak daramatzate botiloia eta horren ondorioak pairatzen. Joan den maiatzetik errepikatzen den arazoa dela zehaztu dute. “Plaza guztia eta Konpainiako eskailerak jendez beteta egoten dira. Jaietan ere jendez beteta egon da, baina jaietan baino hurrengo asteburuan pilatu zen jende gehiago eta iskanbilak egon ziren”.

Hori guztia dela eta, kaltetutako bizilagunek jende pilaketa eta botiloiei konponbide bat emateko eskaria egin diote udalari: “egoera jasanezin honi amaiera ematea eskatzen diogu”. Aste honetan bigarren idatzia aurkeztu dute udaletxean. “Uztailaren 12an aurkeztu genuen lehenengo jakinarazpena, eta arazoa ez dela konpontzen ikusita bigarrena aurkeztu genuen martitzenean [irailak 21]”. Bigarren salaketa honetan 40 bizilagun elkartu dira, eta guztien sinadurak gehitu dituzte eskarira.

Kaltetutako bizilagunek “babesik barik” sentitzen direla ere azpimarratu dute: “Deitzen ez badugu ez da inor agertzen, eta deitu arren handik bi ordutara agertzen dira jendea kanporatzera”. Arazoa gutxitzen joan beharrean “larriagotu” egin dela diote auzotarrek, eta beldur direla diote gune hori “betirako botiloirako topaleku” bihurtuko ote den. “Berriro eskatzen diogu udalari berehala konpon ditzala botiloiek sortutako arazo larriak. Ezin da onartu horrelakorik inon gertatzea, baina are gutxiago alde zaharreko erdiguneko plaza batean”.

Azken asteetan jasotako irudiek bizilagunek astebururo etxetik ikusten duten egoera islatzen dute:

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.